Edukira joan

Siluriar (Doctor Who)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siluriar (Doctor Who)
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak

Siluriarrak (Homo reptilia) Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko arraza bat da, gizakien aurretik Lurrean bizi zirenak eta Lur barnean hibernatzen ari direnak[1].

Gizakiek lurra zulatzearen ondorioz tarteka esnatu egin dituzte eta Lurraren jabetza aldarrikatzen dute. Gizakiak mespretxatzen dituzte, haien garaian maila baxuko izakiak zirelako[1]. Doktorea beti saiatzen da haiekin negoziatzen baina gerra sortzen da eta bestelako estrategiak erabiliko dira haien aurka egiteko.

Pertsonaiaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpigarren denboraldia osatzeko Doktorearen eremua Lurrera mugatzea erabaki zuen Malcolm Hulke gidoilariak. Honek ordea istorioa asko mugatzen zuen, zientzilari eroak edo extralurtarren inbasioak soilik izan zitezkeen. Terrance Dicks eta Barry Letts-ek aurrehistorian oinarritu zuten istorioa eta narrasti-gizakiak izango ziren pertsonaiak sortu zituzten, "siluriarrak" izena emanez. Aro berriko denboraldietan Homo reptilia izen zientifikoa erabiltzen dute[1].

Bederatzigarren denboraldian berriz eutsi zioten siluriar kontzeptuari eta itsasko siluriarrak sortu zituzten, "itsas deabruak" ("Sea Devils") pertsonaiak sortuz. Doktoreak dio siluriarrak baino egokiagoa litzatekela Eozenotarrak deitzea, izan ere duela 55 eta 35 milioi artean bizi izan baitziren itsas deabruak[2].

Aro berrian siluriarrak birdiseinatu zituzten eta itxura gizatiarragoa eman zieten.

Hasierako siluriarra, hirugarren begia goialdean duela.
Aro berriko siluriar gerlaria maskararekin.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Siluriarrak gizaki itxurako nerrastiak dira, duela milioika urte Lurrean bizi izan zirenak eta teknologia oso aurerratua zutenak. Planetoide bat iristear dela ikusten dute eta kataklismo atmosferiko bat gertatuko dela iritzita Lur barnean ezkutatzen dira berariaz prestaturiko hibernazio kamaratan. Planetoide horrek ez du ordea Lurra kolpatzen, grabitatearen eraginez Lurraren inguruan orbitan biraka gelditzen da. Gure ilargia da.

1970an agertu ziren lehenengo aldiz[3]. Zentral nuklear batek esnatu zituen eta Doktorea saiatzen da kolonia hartako buruzagiarekin negoziatzen baina semeak aita hiltzen du eta gerra sortzen da. Siluriarrek birus hilgarri bat askatzen dute. Gizakien UNIT taldeak haien basea suntsitzen dute azkenean.

1972an The Master zitalak "itsas deabruak" esnatu zituen eta Lurraz jabetu zitezen konbentzitu zituen. Doktorea berriz saiatzen da haiekin negoziatzen baina gerra sortzen da. Azkenean Doktoreak haien basea suntsitzen du.

1984an siluriarrak eta itsas deabruak batera aterako dira.

2010ean Lurra zulatzen ari dira Galesko enpresa batean eta siluriarrek uste dute haien kontrako erasoa dela. Lur barnetik atera eta hainbat gizaki bahitzen dituzte, tartean Amy Pond, Doktorearen laguntzailea. Doktoreak bultzatuta Lurraren jabetzaren inguruko negoziazioak hasten dira Homo reptilia eta gizakien artean, baina Alaya izeneko siluriarra hiltzen du gizaki batek eta dena okertzen da. Azkenean erabakitzen dute Lurra ez dagoela prest siluriarrak jasotzeko eta beste 1000 urtetan hibernatzen jarraitzea erabakitzen dute.

2011n Madame Vastra siluriarra agertzen da. Victoriar garaian Londresko metroa eraikitzeko lanetan esnatzen da eta lurbarnetik ihes egiten du. Tunela egiterakoan hibernatzen ari ziren bost ahizpa hil dituzte eta Vastra langileak hiltzen asten da, Doktoreak gelditzeko konbentzitzen duen arte[4]. Beranduago Jenny Flintekin (gizakia) elkartu eta detektibe lanetan hasten da eta Jack Tripa-ateratzailea hiltzen du. Vastra eta Jenny ezkondu egingo dira. Ondoren maiordomo sontaran bat hartzen dute, Strax izena duena, eta hirurek "Paternoster taldea" ("Paternoster Gang") detektibe taldea osatuko dute. Paternoster 13 kalean bizi direlako hartzen dute izen hori[4]. Tarteka beste hainbat ataletan agertuko da hirukotea, 2012an eta 2013an.

2012an Dinosauroak espaziontzian atalean berriz ere siluriarrak agertzen dira, une batez bada ere, baina atalean badute pisua. Siluriarren espaziontzi bat da, Noeren ontziaren bertsio bat[5]. Beste planeta bat kolonizatzeko dinosauro espezie ugari daramatza, baina espaziontzia pirata batek bahitzen du eta Lurrera dator bueltan.

Hasierako siluriarrak gizakia baino zabalagoak ziren eta hiru begi zituzten[6].

Aro berriko siluriarrak gizakien oso antzekoak dira. Gorputza ezkataz berdez estalita dute eta buruan hiru gandor antzerantz doazenak. Gerlariek itxura beldurgarriagoa ematen dieten maskarak erabiltzen dituzte. Tronpeta baten itxura duen armak izpiak jaurtitzen ditu[7].

Itsas deabruak itsasoko anfibioak dira hauek; samuraien antzeko armadura dute eta elitezko gerlariak dira. 2022an berriz agertu ziren eta haien itxura aro klasikotik ez zen askorik aldatu.

Eragina egungo kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an Adam Frankek, Rochesterreko Unibertsitateko astrofisikariak, eta Gavin Schmidtek NASAren Goddar Institutuko zuzendariak "Hipotesi siluriarra" plazaratu zuten[8]. Hipotesi honen bidez gizakiaren existentziaren aurreko zibilizazio arreratu bat izatea posible zen eta haren aztarnak aurkitzeko ikerketak egitea da helburua. Zaila da tresna teknologikoak aurkitzea, denbora gehiegi pasa bita, baina zeharkako ebidentziak bilatzen dira, esate baterako sedimentuetako isotopoen korrelazio edo osaera kimikoan anomaliak[9]. Hipotesi siluriarra izena Doctor Who telesaileko pertsonaietatik asmatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who, Series 5 - Silurians» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  2. (Ingelesez) Farnell, Chris. (2022-04-11). «Doctor Who: Sea Devils, Silurians, Madame Vastra Explained» Den of Geek (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  3. The First Appearance of the Silurians! | Doctor Who. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  4. a b (Ingelesez) «Vastra» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  5. (Ingelesez) Magazine, Smithsonian; Black, Riley. «Dinosaurs on a Spaceship» Smithsonian Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  6. (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who, Series 5, Cold Blood, The Other Silurians - From Doctor Who and the Silurians» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  7. (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who, Series 5, The Hungry Earth, The Hungry Earth - Alaya» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  8. Schmidt, Gavin A.; Frank, Adam. (2019-04). «The Silurian Hypothesis: Would it be possible to detect an industrial civilization in the geological record?» International Journal of Astrobiology 18 (2): 142–150.  doi:10.1017/S1473550418000095. ISSN 1473-5504. (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).
  9. (Ingelesez) Frank, Adam. (2018-04-13). «Was There a Civilization on Earth Before Humans?» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2023-07-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]